IKT- Irakasgaia: MARKO LEGALA
Gaurko IKT- irakasgaiaren klase magistralean, IKT- ri buruzko Marko Legalaren gaia aurkeztu behar izan dugu. Aurkezpena bideo baten bidez egin dugu, eta uste dut beharrezkoa dela nire taldean egindako lan hau Blog honetan sartzea, Teknologiekin lotura zuzena duelako, bertan azaltzen baita nola finkatu den Paradigma Teknologikoa eta nola ailegatu garen gaurko egoerara.
Bideoa jarri aurrean, uste dut sarrera hau ipintzea derrigorrezkoa dela:
Ikusten denez, 4. eta 5. gaitasunak Informazio eta Komunikazio Teknologiekin (IKT-ekin) erlazionatuta daude. Hortaz, honekin erlazionatuta, orain aztertuko dugu zelan finkatu zen eskoletan Paradigma Teknologikoa:
_________________________________________________________________________________
j
Teknologia berriak Lehen Hezkuntzako klaseetan: BENETAKO ADIBIDEA
Zarean bilatu eta gero, aurkitu dut eskola bat zeinetan Teknologia Berrien erabilpena oso garrantzitsua den eta erraztasun asko ipintzin duena horien erabilerako.
Nire ustez, eskola guztietan horrela izan beharko liteke, baliabide digitalak erabiltzea umeen ikaskuntza sustatzeko eta errazteko. Izan ere, eskola honetan Informatika klasea izateaz gain, beste irakasgaietan ere baliabide digitalak erabiltzen dituzte.
Besterik gabe, hona hemen Eskola horren web orrialdea:
Teknologia berrien abantailak eta desabantailak
Interneten bilatzen holako aurkezpena aurkitu dut. Bertan Bizkaiako hiru eskoletan Teknologia Berrien txertaketari buruz hitz egiten dute: Langile Ikastola, Amara Berri Eskola eta Aita M. Larramendi Ikastola.
Bakoitzan
zer nolako teknologiak lantzen diren klasean ipinita daude, eta horrez
gain, ebaluazio orokor bat horiek suposatzen dituzten abantailekin eta
desabantailekin.
Amaitzeko,
galdera bat planteatzen dute, guri abisatuz teknologia berriak onak
direla neurri batean, baina gehiegi erabliz gero arazo bat suposa
dezaketeela.
Zer iruditzen zaizue?
No hay comentarios:
Publicar un comentario