"Mundua Berritzen" Blogaren bidez gai konkretu bati buruz aurkitzen ditudan gauza guztiak argitaratuko ditut. Gaia honako hau da: Teknologia Berriak Lehen Hezkuntzan. Espero dut zuen gustoko izatea eta dauden gauzak interesgarriak izatea.

2012-11-24

VEDOQUE web- orrialdea

Sarrera honetan azpimarratuko dut aurkitu dudan web orrialde baten ezaugarriak.



Orrialde honetan umeentzat proposatutako hezkidetza jokoak daude. Bat ireki dut eta oso dibertigarria da, hortaz, oso jokok egokiak direla uste dut.

Izan ere, Internetaren helburua umeei begira web orrialde horretan ikusten duguna da, ondo pasatzen ikastea.

2012-11-15

ClicaTic web- orrialdea

Blog honen gaiarekin zuzenean erlazionatutako wab orrialde bat aurkitu dut. Ezin dut inolako deskribapena eman arlo asko hartzen dituelako, hobeto sartu zuk eta ikusi!


Oso orrialde osatua da eta denbora eramaten du guztia begiratzea, baina eginez gero, izugarrizko orrialdea dela ikusten da. Niri asko gustatu zait, eta zuri?

2012-11-13

Gurasoen erlazioa IKT-ekin


Umeak teknologia digitalak erabiltzen badituzte, gurasoek hori kontrolatu behar dute, beste sarrera batzuetan esan dudan bezala. 

Ideia horrekin erlazionatuta, gurasoekin zerikusia zuten gaiak bilatu eta aurkitu ditut, konkretuki bi gai:


       Lehenengo gaia izan da IKT-en "erruagatik", gurasoen eta haien seme- alaben artean egoten den distantziamenduak.
Oso gai interesgarria iruditu zait, eta honen bidez, IKT-en gehiegizko erabilerarekin gertatzen den beste ondorio bat ikusiko dugu:




      Bigarren gaia gurasoen iritzia IKT-ei buruz da. Garrantzitsua dela uste dut, izan ere, gurasoen iritzia beti kontuan izan behar da, onerako zein txarrerako, eta inkesta honen bidez gurasoen iritziak IKT- arloan ikusiko ditugu:


Espero dut gurasoentzat doan sarrera hau zuen gustokoa eta baliozkoa izatea.

2012-11-08

IKT Irakasgaia: Marko Legala


Gaurko IKT- irakasgaiaren klase magistralean, IKT- ri buruzko Marko Legalaren gaia aurkeztu behar izan dugu. Aurkezpena bideo baten bidez egin dugu, eta uste dut beharrezkoa dela nire taldean egindako lan hau Blog honetan sartzea, Teknologiekin lotura zuzena duelako, bertan azaltzen baita nola finkatu den Paradigma Teknologikoa eta nola ailegatu garen gaurko egoerara. 

Bideoa jarri aurrean, uste dut sarrera hau ipintzea derrigorrezkoa dela: 



      



      
Ikusten denez, 4. eta 5. gaitasunak Informazio eta Komunikazio Teknologiekin (IKT-ekin) erlazionatuta daude. Hortaz, honekin erlazionatuta, orain aztertuko dugu zelan finkatu zen eskoletan Paradigma Teknologikoa:


2012-11-03

Ordenagailua: abantailak eta desabantailak


Pasaden hilabetean sarrera batean azaldu nuen bezala, Teknologia Berrien erabilerarekin bi gauza pasatu ahal dira: errekurtso didaktiko ona izatea eta honekin ikastea; eta haien gehiegiko erabilerarekin arazo bat egotea.

Argi dagoenez, IKT-ak eskolan erabiltzen direnean lehenengo efektu hori bilatzen da, horrekin ikasketa arloan abantaila batzuk lortuz.

Hona hemen klase batean ordenagailuen erabilera sustatzeak dituen abantailak: 



Orain, kontrako aldetik dugu haien erabilera suposatzen dituen arazoak. Gauza da, arazo hauek ez daudela eskolan bertan, baizik eta etxean. Umeak eskolan ikasten dute ordenagailuen erabilera, baina gero etxera joaterakoan inolako kontrolik gabe egoten badira ordenagailuetan, adikzioa eta horrelako arazoak ager daitezke. Hona hemen adikzioaren arazoa:

Behin adikzioaren gaia aterata dagoela, uste dut oso interesgarria eta beharrezkoa dela hurrengo artikulu hau irakurtzeak, izan ere, adikzioa ikusteko, tratatzeko eta konpontzeko irizpideak daude:

Hortaz, ikusi dugunez, ordenagailuen erabilera era onean ona da, baina guztia gehiegi erabiliz gero, txarra bihurtzen da, Teknologia berrien erabilera barne. Nire aholkua ikasle moduan hau da: ordenagailua oso lagungarria da ikakuntza prosezurako, baita oso erakargarria interneten egoteko eta lagunekin txateatzeko, baina neurriz erabili behar da, eta bi horien arteko oreka lortu, horrela erabilera egoki bat izango genuke.