"Mundua Berritzen" Blogaren bidez gai konkretu bati buruz aurkitzen ditudan gauza guztiak argitaratuko ditut. Gaia honako hau da: Teknologia Berriak Lehen Hezkuntzan. Espero dut zuen gustoko izatea eta dauden gauzak interesgarriak izatea.

2012-12-05

AGURRA




Blog honen azkeneko sarrera honetan hausnarketa txikitxo bat egingo dut Blogaren inguruan. 

Esan behar dut asko disfrutatu dudala blog hau egiten, izan ere, niretzat oso interesgarria zen gai bat aukeratu dut eta hori dela eta, disfrutatu dut honen inguruan informazioa bilatzen eta irakurtzen, eta horretaz gain, bideoak, argazkiak ... bilatu egin ditut.

Horretaz gain, nire taldeak Irakasgai honen klase magistraletan aurkeztutako lana jarri dut, izan ere, lotura handia dauka blogaren gaiarekin eta interesgarria iruditu zait. Gainera, nire aportazio zuzena da, eta hori garrantzistutzat jo dut. 


Artikuluak bilatzerakoan, arazo bat izan dut: ez ditudala gai honen inguruan euskaran idatzitakoak aurkitu. Hortaz, interesgarriak iruditu zaizkidanak gaztelaniaz jarri ditut. Sentsu honetan, barkamena eskatu beharra daukat.


Espero dut nire bloga gustokoa izatea eta irakurtzen disfrutatzea.

Nik, nire partez, noizean behin sartuko naiz eta aktualizatuko dut bloga, nahiz eta IKT- irakasgaiarako ez duen balio, izan ere, asko disfrutatu eta ikasi dut bloga egiten.

Hurrengora arte!


LH- 5. Mailarako prestatutako Ekitaldia



Bideo hau ikastetxe baterako prestatu dugun ekitaldiaren laburpena da. Ekitaldia 5. Mailarako ikasleentzat pentsatuta dago, eta denetarik egingo dute ikasleek: dantzatu, abestu, sonorizatu eta disfrutatu!


Bideoa montatzerakoan teknologien laguntzarekin egin dugunez, ba pentsatu dut egokia dela blog honetan sartzea, izan ere, nahiz eta guk egin Lehen Hezkuntzarako bideratuta dagoen ekitaldia baita. 


Disfrutatu bideoarekin eta espero dut zuen gustokoa izatea !



2012-11-24

VEDOQUE web- orrialdea

Sarrera honetan azpimarratuko dut aurkitu dudan web orrialde baten ezaugarriak.



Orrialde honetan umeentzat proposatutako hezkidetza jokoak daude. Bat ireki dut eta oso dibertigarria da, hortaz, oso jokok egokiak direla uste dut.

Izan ere, Internetaren helburua umeei begira web orrialde horretan ikusten duguna da, ondo pasatzen ikastea.

2012-11-15

ClicaTic web- orrialdea

Blog honen gaiarekin zuzenean erlazionatutako wab orrialde bat aurkitu dut. Ezin dut inolako deskribapena eman arlo asko hartzen dituelako, hobeto sartu zuk eta ikusi!


Oso orrialde osatua da eta denbora eramaten du guztia begiratzea, baina eginez gero, izugarrizko orrialdea dela ikusten da. Niri asko gustatu zait, eta zuri?

2012-11-13

Gurasoen erlazioa IKT-ekin


Umeak teknologia digitalak erabiltzen badituzte, gurasoek hori kontrolatu behar dute, beste sarrera batzuetan esan dudan bezala. 

Ideia horrekin erlazionatuta, gurasoekin zerikusia zuten gaiak bilatu eta aurkitu ditut, konkretuki bi gai:


       Lehenengo gaia izan da IKT-en "erruagatik", gurasoen eta haien seme- alaben artean egoten den distantziamenduak.
Oso gai interesgarria iruditu zait, eta honen bidez, IKT-en gehiegizko erabilerarekin gertatzen den beste ondorio bat ikusiko dugu:




      Bigarren gaia gurasoen iritzia IKT-ei buruz da. Garrantzitsua dela uste dut, izan ere, gurasoen iritzia beti kontuan izan behar da, onerako zein txarrerako, eta inkesta honen bidez gurasoen iritziak IKT- arloan ikusiko ditugu:


Espero dut gurasoentzat doan sarrera hau zuen gustokoa eta baliozkoa izatea.

2012-11-08

IKT Irakasgaia: Marko Legala


Gaurko IKT- irakasgaiaren klase magistralean, IKT- ri buruzko Marko Legalaren gaia aurkeztu behar izan dugu. Aurkezpena bideo baten bidez egin dugu, eta uste dut beharrezkoa dela nire taldean egindako lan hau Blog honetan sartzea, Teknologiekin lotura zuzena duelako, bertan azaltzen baita nola finkatu den Paradigma Teknologikoa eta nola ailegatu garen gaurko egoerara. 

Bideoa jarri aurrean, uste dut sarrera hau ipintzea derrigorrezkoa dela: 



      



      
Ikusten denez, 4. eta 5. gaitasunak Informazio eta Komunikazio Teknologiekin (IKT-ekin) erlazionatuta daude. Hortaz, honekin erlazionatuta, orain aztertuko dugu zelan finkatu zen eskoletan Paradigma Teknologikoa:


2012-11-03

Ordenagailua: abantailak eta desabantailak


Pasaden hilabetean sarrera batean azaldu nuen bezala, Teknologia Berrien erabilerarekin bi gauza pasatu ahal dira: errekurtso didaktiko ona izatea eta honekin ikastea; eta haien gehiegiko erabilerarekin arazo bat egotea.

Argi dagoenez, IKT-ak eskolan erabiltzen direnean lehenengo efektu hori bilatzen da, horrekin ikasketa arloan abantaila batzuk lortuz.

Hona hemen klase batean ordenagailuen erabilera sustatzeak dituen abantailak: 



Orain, kontrako aldetik dugu haien erabilera suposatzen dituen arazoak. Gauza da, arazo hauek ez daudela eskolan bertan, baizik eta etxean. Umeak eskolan ikasten dute ordenagailuen erabilera, baina gero etxera joaterakoan inolako kontrolik gabe egoten badira ordenagailuetan, adikzioa eta horrelako arazoak ager daitezke. Hona hemen adikzioaren arazoa:

Behin adikzioaren gaia aterata dagoela, uste dut oso interesgarria eta beharrezkoa dela hurrengo artikulu hau irakurtzeak, izan ere, adikzioa ikusteko, tratatzeko eta konpontzeko irizpideak daude:

Hortaz, ikusi dugunez, ordenagailuen erabilera era onean ona da, baina guztia gehiegi erabiliz gero, txarra bihurtzen da, Teknologia berrien erabilera barne. Nire aholkua ikasle moduan hau da: ordenagailua oso lagungarria da ikakuntza prosezurako, baita oso erakargarria interneten egoteko eta lagunekin txateatzeko, baina neurriz erabili behar da, eta bi horien arteko oreka lortu, horrela erabilera egoki bat izango genuke.

2012-10-24

Ikasteko metodo digitalak

Ikasteko moduak oso garrantzitsuak eta baliogarriak dira edonorentzako, hala umeak nola helduak. 

Gauza da ditugun baliabideak erabiltzea ikasketa horiek sustatzeko, errazteko eta laguntzeko.

Hori dela eta, artikulu bat aukeratu dut zeinetan Coruñako Hezkuntza Sisteman erabiltzen diren metodo digitalak ikertuta dauden. Nire ustez oso interesgarria da eta pena merezi du hura irakurtzeak. 

Hemen dago sartzeko eta irakurtzeko link-a:


2012-10-22

Arbela digitalak ipintzeko diru- laguntzaren eztabaida


Uste duzue beharrezkoak direla Arbela digitalak klaseetan eta dirua gastatu behar dela baliabide hori jartzeko ?

Irakurri ezazue hurrengo artikulua, zeinetan kritikatzen da arbela digitalak Lehen Hezkuntzako klaseetan jartzeko emandako diru- laguntzak:


Teknologia berriak Lehen Hezkuntzako klaseetan: BENETAKO ADIBIDEA


Zarean bilatu eta gero, aurkitu dut eskola bat zeinetan Teknologia Berrien erabilpena oso garrantzitsua den eta erraztasun asko ipintzin duena horien erabilerako.

Nire ustez, eskola guztietan horrela izan beharko liteke, baliabide digitalak erabiltzea umeen ikaskuntza sustatzeko eta errazteko. Izan ere, eskola honetan Informatika klasea izateaz gain, beste irakasgaietan ere baliabide digitalak erabiltzen dituzte.

Besterik gabe, hona hemen Eskola horren web orrialdea:




2012-10-18

Arbela digitala Lehen Hezkuntzako klaseetan

Lehen Hezkuntzako klaseetan oso erabilgarria da teknologia berri honen erabilpena, eta klaserai ahalik eta etekin gehien ateratzeko ekipamendu hau erabiltzen badugu, hona hemen interesgarria iza daitekeen informazioa:

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=x2CquHUyDbM

2012-09-27

Zelan laguntzen du Teknologia Berrien erabilera hizkuntzak ikastean?

Hona hemen Interneten aurkitutako artikulo bat, umeengan zelako eragina duten Teknologia Berriak hizkuntzak ikasten ari direnean adierazten duena.



Teknologiaren erabilera umeetan: arazoa edo aurrerapena?


Hona hemen aurkitutako debate bat, zeinetan oso gai interesgarri bat planteatzen den: arazo bat da edo aurrerapen bat teknologiaren erabilera umeengan? 


Hau irakurri eta gero, nire iritzia eman nahi dut. Nire ustez, umeengan aurrerapen handia izan dira Teknologia Berriak, baina neurrian erabiliz.
Gauza da laguntza moduan erabili behar direla Hezkuntza arloan, baina ez abusatu, bestela arazo batean bialaktzen dira.


2012-09-20

Maite Zaitut- Abestia

Honetan umeei asko gustatzen zaien abesti bat argitaratuko dizuet, "Maite Zaitut" izena duena. Badaude ume batzuk ordenagailua erabiltzen dutenak hau erreproduzitzeko, hortaz, Blog honen gai nagusiarekin erlazioa duela ikusi ahal dugu.

 

Teknologia berrien abantailak eta desabantailak

Interneten bilatzen holako aurkezpena aurkitu dut. Bertan Bizkaiako hiru eskoletan Teknologia Berrien txertaketari buruz hitz egiten dute: Langile Ikastola, Amara Berri Eskola eta Aita M. Larramendi Ikastola. 

Bakoitzan zer nolako teknologiak lantzen diren klasean ipinita daude, eta horrez gain, ebaluazio orokor bat horiek suposatzen dituzten abantailekin eta desabantailekin. 

Amaitzeko, galdera bat planteatzen dute, guri abisatuz teknologia berriak onak direla neurri batean, baina gehiegi erabliz gero arazo bat suposa dezaketeela. 

Zer iruditzen zaizue?

Los niños enseñan a los abuelos como usar las nuevas tecnologías

Hona hemen sarean aurkitu dudan bideo oso interesgarri bat, blog honen gaiarekin erlazio estua duena.


MUNDUA BERRITZEN Bloga


http://www.bebesymas.com/ser-padres/ciberfamilias-sobre-los-menores-en-internet

Unibertsitatean Lehen Hezkuntza kurtsatzen ari den ikaslea naiz eta blog honen bidez gaur egungo umeek zelako erlazioa duten teknologiekin aztertuko dut. 

Izan ere, teknologia berriak gure eguneroko bizitzan parte hartzen dute baita umeen bizitzan ere. Uste dut oso interesgarria dela gai hau eta saiatuko naiz berriak, bideoak, argazkiak ... ipintzen.

Besterik gabe, ona hemen nire bloga.